Herta Freitag
Herta Freitag | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Herta Taussig |
Jaiotza | Viena, 1908ko abenduaren 6a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Roanoke, 2000ko urtarrilaren 25a (91 urte) |
Familia | |
Aita | Josef Taussig |
Ama | Paula Taussig |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea 1948) Vienako Unibertsitatea 1934) |
Tesia | The Use of the History of Mathematics in its Teaching and Learning on the Secondary School Level (en) ![]() |
Tesi zuzendaria | Howard Fehr (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Greer School (en) ![]() Hollins University (en) ![]() |
Kidetza | The Fibonacci Association (en) ![]() Mathematical Association of America (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa luteranismoa |
![]() ![]() |
Herta Freitag (Viena, 1908ko abenduaren 6a - 2000ko urtarrilaren 25a), austriar-estatubatuar matematikaria izan zen, Fibonacciren zenbakiekin egindako lanengatik ezaguna.
Herta Freitag, Herta Taussig izena izan zuen txikitan, Austrian bizi zenean. Vienako Unibertsitatean ikasketak burutu eta bertan irakasle ibili zen 1934tik aurrera. Bere aita editorea zen, Die Neue Freie Presse hedabidean. nazismoaren kontrako argitalpenenetan aitak zituen ardurengatik, nazismotik ihesi, Hertak eta familiako beste batzuek Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 1938an. Ingalaterran neskame edo zerbitzari ibili zen. Legeak, urte horietan, ez zien etorkinei irakasle ibiltzea uzten.
1944an, aita hil eta urte betera, anaia eta amarekin batera, AEBetara alde egin zuen. Bertan berriro ere matematika ikasteko eta irakasteko aukera izan zuen. 1948an Columbia unibertsitatean matematika gradua lortu zuen eta bertan irakasle geratu zen. Handik bost urtetara, 1953an, doktore gradua eskuratu zuen.
1962an Mathematical Association of America erakundeko presidente izendatu zuten. Erakunde honetan lehen presidente emakumezkoa izan zen. 1971ean, irakaskuntzatik erretiroa hartu zuen. 1979an itzuli zen matematikaren irakaskuntzara bere senarra, Arthur Freitag hil ondoren.