Islamiar egutegia
Itxura
Gaur |
[] |
Islamiar egutegia, baita ere Hejira egutegia izenez ezaguna, (arabieraz: التقويم الهجري, at-taqwīm al-hijrī, persieraz: تقویمهجري قمری, taqwīm-e hejri-ye qamari) ilargi egutegi bat da.
30 urteko zikloetan banatzen da, 360 ilargi hilabete, ohitura sumertarrei jarraituz. Zikloko 30 urteak 354 eguneko 19 urtetan eta 355 eguneko 11tan banatzen dira. Egutegi honen hasierako unea dator Hejiraren hasierarekin, gregoriotar egutegiko 622ko uztailaren 16arekin. Urtearen zenbakiaren ondoren H edo AH letrak ipintzen dira; anno Hegirae (Hejiraren urtean) inizialak dira.
Egunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asteko egunak honakoak dira:
- al-ahad (الأحد «lehena»), igandea
- al-ithnayn (الإثنين «bia»), astelehena
- al-thalatha (الثلاثاء «hirugarrena»), asteartea
- al-arba`a (الأربعاء «laugarrena»), asteazkena
- al-jamis (الخميس «bosgarrena»), osteguna
- al-yuma` (الجمعة «bilera») ostirala. Jaieguna delako deitzen da horrela, mezkitetan otoi kolektiboak egiten diren eguna.
- as-sabt (السبت «zazpigarrena» edo «sabat»), larunbata.
Hilabeteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islamiar hilabeteek honako izenak dituzte arabieraz[1]:
- Muḥarram — المحرّم, "debekatua" — 30 egun.
- Ṣafar — صفر, "huts" — 29 egun.
- Rabīʿ I (Rabīʿ al-Awwal) — ربيع الأوّل, "lehenengo udaberria" — 30 egun.
- Rabīʿ II (Rabīʿ ath-Thānī) or (Rabīʿ al-Ākhir) — ربيع الثاني or ربيع الآخر, "bigarren udaberria" — 29 egun.
- Jumādā I (Jumādā al-Ūlā) — جمادى الأولى, "lur idorraren lehenengo hilabetea" — 30 egun.
- Jumādā II (Jumādā ath-Thāniya edo Jumādā al-Ākhira) — جمادى الآخرة, جمادى الثانية, "lur idorraren bigarren hilabetea" — 29 egun.
- Rajab — رجب, "begirunea" — 30 egun.
- Shaʿbān — شعبان, "sakabanatua" — 29 egun.
- Ramaḍān — رمضان, "kiskalita" — 30 egun.
- Shawwāl — شوّال, "altxatua" — 29 egun.
- Dhū al-Qaʿda — ذو القعدة, "su-etenarena" — 30 egun.
- Dhū al-Ḥijja — ذو الحجّة, "erromesaldiarena" — 29 edo 30 egun.