Antxon Lafont
Antxon Lafont | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1935 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donibane Lohizune, 2024ko azaroaren 26a (88/89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | José Allende Landa (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta aholkularia |
Lan nabarmenak |
Antxon Lafont Mendizabal (Donostia, Gipuzkoa, 1935eko ekainaren 30a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 2024ko azaroaren 26a) ekonomista, enpresaburua eta aholkularia izan zen.[1] Baionako Merkataritza Ganberako zuzendari (1984), EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidente (2005-2008), eta Gaindegia ekonomia-behategiaren sortzaileetako bat ere izan zen 2004an.[2][3]
Heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia ikasketak egin zituen, baina polifazetikoa izan zen, hainbat arlotan jardun izan zuen: kulturan oro har, filosofian, matematikan eta fisikan, besteak beste.[3]
2008an, 73 urte zituela, lurralde antolamenduari buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen EHUn eta cum laude kalifikazioa lortu zuen. Tesiaren zuzendaria José Allende Landa, eta izenburua hau izan zen: Epistemologia de la ordenacion del territorio. Enfoque geopolitico (euskaraz: «Lurralde-antolamenduaren epistemologia. Ikuspegi geopolitikoa»). Tesian defendatu zuenaren arabera lurraldearen antolamenduan garrantzitsua da lurraldea aipatzerakoan lurraldea zorua gehi identitatea ere kontsideratzea. Lurralde bati nortasuna kenduz gero, zorua baino ez dela geratzen. Horrela ikusten ez bada, nahasketa sortzen da lurzorua okupatzeko planen eta lurraldea antolatzeko planen artean, gauza desberdinak direnak. Lurralde-antolamenduan kultura-faktore guztiak kontuan hartu behar dira, eta hala ez bada, lurzoruaren banaketa besterik ez da. Identitatea eta kultura bezala, immateriala dena kontuan hartzen den mundu horretan, pertsonen arteko elkarrekintza egoteko beharra agertzen da, elkartasuna. Lafontek subiranotasuna ez zuen ikusten zerbait isolatu gisa.[4][3][5]
Ekonomia-eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian bere osotasunean ekonomia sustatzeko zenbait erakunde sortzeko edota garatzeko lan egin zuen, besteak beste hauetan: Baionako Merkataritza Ganberan, Bidarteko ESTIA ingeniaritza Eskolan EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean, eta Gaindegian.
Baionako 'eta Euskal Herriko' Merkataritza Ganbera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984an Baionako Merkataritza Ganberako zuzendari hautatu zuten. Orduan ez zen 'Baionako eta Euskal Herriko' Merkataritza Ganbera, Baionakoa bakarrik zen. Zuberoa instituzio horretatik kanpo zegoen, Paueren menpe. Luze saiatu ondoren azkenean lortu zuten Michel Rochard-en gobernuak Zuberoa ere Baionako Merkataritza Ganberaren menpe jartzea onartu zuenean. eta orduan gehitu ahal izan zuten ‘eta Euskal Herrikoa’ hitzak ganberaren izenari.[3]
Bidarteko ESTIA Ingeniaritza Eskola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia Aplikatuan doktorea, Lapurdiko Bidarten dagoen ingeniaritza unibertsitate-eskolaren sorkuntzan parte hartu zuen (ESTIA). 1985ean Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak IDLS Eskola (Institut du logiciel et des systèmes) sortu zuen. 1995ean, Izarbel teknogunean instalatu zen Bidarten, Eskola Nagusien Batzarrean sartu eta ingeniaritza titulua emateko eskubidea lortu zuen, izen berri bat hartuz: ESTIA (École supérieure des technologies industrielles avancées).[6] Lapurdin bertan goi mailako ikastegi bat sortzea Ipar Euskal Herritik Parisera lan bila joateko zegoen jario etengabea mozteko ekinbide bat izan zen. Hamar urtetan Antolaketa eta Informatika industrialean mila tituludun atera zituen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Ekonomiko eta Soziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko burua izan zen 2005etik 2008ra bitarte.[7][8] LAB eta ELA sindikatu-taldeak izendatuta aukeratu zuten. Gobernuaren kontsulta-organoa da hori, sozio-ekonomia eta lan arloan.[9] [10]
Gaindegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizarte zibilaren garrantzia izan zen Antxon Lafonten gogoeten ildo nagusietako bat eta Euskal Herri osoko Kontseilu Ekonomiko eta Soziala sortzea amesten zuenez, Gaindegia behatokiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen XXI. mendearen hasieran, eta 2003an lortu zuten sortzea.[2]

Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2003. urtean sortua, eta eragile ekonomiko eta sozialez dago osatua. 2021eko ekainean desegin zen zailtasun ekonomikoengatik.[12] Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak albiste «ikaragarri txarra» zela esan zuen, eta «harriduraz eta kezkaturik» hartu zuen albistea Kike Amonarrizek, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak.[12] Kasualitatez, 2024an, behin Gaindegia berriro martxan hasi zenean, behategiaren 20. urteurrena ospatu baino bi egun lehenago zendu zen Antxon Lafont. Ekitaldi hartan aurkeztu zen txostena ("Euskal Herria 2004-2024 adierazle galeria") urrats berri bat izan zen Lafontek amestutako bidean. Eta txosten horren barruan, bi orrialdetan luze jaso zuten Antxon Lafontek egindako ekarpena.[13][11]
- Gaindegi Behatokiak sortutako zenbait mapa
Ipar eta Hego Euskal Herriko lurraldeen arteko lotura sendotzeko eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomista eta enpresaburua, bi estatuetako lurraldeetako zenbait egituratan parte hartu zuen, eta bi aldeen arteko lotura hori etengabe sustatu zuen.[3]
Donostia eta Baionaren arteko eurohiria sortzeko bultzatzaileetako bat izan zen, eta bere helburu nagusia Euskal Herriaren kohesioa zen.[3]
Herrigintzaren eta euskal identitatearen aldeko lana hizpide, Mixel Berhokoirigoin baxenabartarra goraipatzen zuen, Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidente eta ELB sindikatuaren sortzaileetarikoa izan zena.[3]
« | Neure burua gobernatzeko adinako heldutasuna daukat, eta, gainera, gainerakoekiko elkartasunean gobernatu nahi dut, espainiarrekin, frantziarrekin edo dena delakoekin... baina burujabe | » |
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Landa eta Hiria. Berhocoirigoin, Mikel / Korta Murua, Kepa / Lafont Mendizabal, Antxon[14]
- (Gaztelaniaz) Opiniones para una gobernanza sobre cultura, soberania y desarrollo sostenible. Ibarretxe Markuartu, Juan José / Antiguedad Auzmendi, Iñaki / Lafont Mendizabal, Antxon ISBN: 978-84-943373-6-9
- (Gaztelaniaz) Epistemología de la ordenación del territorio.[5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991n, Donostiako urrezko danborra saria jaso zuen.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «[EUSKAL MENDIKO EKONOMIA Erreferentziazko irakurketa batzuk | Gaindegia»] www.gaindegia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
- ↑ a b Lasa, Irune. (2024-11-26). «Antxon Lafont zendu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ a b c d e f g h Izaga, Xabier. (2024-11-27). «Antxon Lafont, Euskal Herriaren aldeko oinezko polifazetikoa» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ Lafont Mendizabal, Antxon Koldo. (2008). «Epistemologia de la ordenacion del territorio. Enfoque geopolitico» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Lafont, Antxon. (PDF) Epistemologia sobre la ordenación del territorio.. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
- ↑ VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Ramuntxo Kanblong. Euskaltzalea: Unibertsitateak asko lagun lezake Ipar Euskal Herriko garapena» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
- ↑ (PDF) Ekonomia eta gizarte arazoetarako batzordea. 2007. .
- ↑ «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: EHAA xedapena 200804724» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El grupo sindical propondrá a Antxon Lafont para presidente del Consejo Económico y Social» Plone site (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
- ↑ Abeberri, Jakes. (1998). «"Arzalluzek independentista dela esan zidan lehen-lehenik" Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
- ↑ a b «Adierazle Galeria 2024 - 2024 | Gaindegia» gaindegia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ a b Urdalleta Lete, Irati. (2021-07-03). «Gaindegiak bertan behera utzi du bere jarduna, arazo ekonomikoak direla eta» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-03).
- ↑ Aranburu, Iker; Lasa, Irune. (2024-11-28). «Gaindegiaren argazkia Euskal Herriari» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ Lafont Mendizabal, Antxon. (L.G. 2015). Landa eta hiria : Mixel Berhocoirigoin eta Kepa Korta Antxon Lafontek elkarrizketatuak.. Astero ISBN 9788494337338. PMC 971823311. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
- ↑ «Urrezko danborra - Donostiako Danborrada» danborrada.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izarbel polo teknologikoa.
- Jean Mixel Larrasket
- Haritza Kanblong Ruiz
- Rene Harluxet
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antxon Lafont Mendizabalek idatzitako 68 artikulu, Gara egunkarian.