Club Deportivo Calahorra
Sorrera | 1923 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Estadio La Planilla edukiera: 4.200 lagun inaugurazioa: 1942 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 10.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Club Deportivo Calahorra futbol talde errioxarra da, 1923an Calahorran sortu zena. Zortzi denboraldi egin ditu 2.B mailan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1923an Sociedad Cultural Deportiva taldea sortu zen Calahorran eta 1933an izena aldatu zioten Calahorra Futbol Club ezarriz. 1936an bigarren mailara igotzear egon zen. 1942an La Planilla estadioa inauguratu zuen eta 1946an kirol gehiago praktikatzen zela ikusita Club Deportivo Calahorra izena hartu zuen.
Erregional mailan eta hirugarren mailan aritu zen beti 1988an bigarren B mailara igotzea lortu zuen arte. Ordutik zortzi denboraldi jokatu ditu bertan eta emaitzarik onena 2001ean izan zuen, hirugarrena. Bigarren mailarako igoera fasea jokatu zuen baina ez zuen igotzerik lortu. 2004an maila galdu eta azken urteak hirugarren mailan egin ditu. 2016an txapeldun gelditu arren ez du Bigarren B mailara itzultzerik lortu.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024-25 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 0
- Denboraldiak 2. mailan: 0
- Denboraldiak 2. B mailan: 11
- 1. maila RFEF: 2
- 2. maila RFEF: 2
- Denboraldiak 3. mailan: 50
- Ligako posturik onena: 3.a Bigarren B mailan (2000-01)
Azken denboraldietako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | # | Maila | Emaitza | Errege Kopa |
---|---|---|---|---|
2003-04 | 3 | Bigarren B maila | 18.a | |
2004-05 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a | |
2005-06 | 4 | Hirugarren Maila | 4.a | |
2006-07 | 4 | Hirugarren Maila | 3.a | |
2007-08 | 4 | Hirugarren Maila | 4.a | |
2008-09 | 4 | Hirugarren Maila | 4.a | |
2009-10 | 4 | Hirugarren Maila | 5.a | |
2010-11 | 4 | Hirugarren Maila | 9.a | |
2011-12 | 4 | Hirugarren Maila | 9.a | |
2012-13 | 4 | Hirugarren Maila | 3.a | |
2013-14 | 4 | Hirugarren Maila | 8.a | |
2014-15 | 4 | Hirugarren Maila | 2.a | |
2015-16 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a | |
2016-17 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a | 2. itzulia |
2017-18 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a | 3. itzulia |
2018-19 | 3 | Bigarren B maila | 10.a | 3. itzulia |
2019-20 | 3 | Bigarren B maila | 12.a | |
2020-21 | 3 | Bigarren B maila | 2.a/4.a | 1.itzulia |
2021-22 | 3 | 1. maila RFEF | 11.a | 1.itzulia |
2022-23 | 3 | 1. maila RFEF | 19.a (jeitsi) | |
2023-24 | 4 | 2. maila RFEF | 10.a | |
2024-25 | 4 | 2. maila RFEF |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bigarren B maila (0): hirugarrena 2001ean.
- Hirugarren maila (87): 1988, 1992, 1995, 1996, 1998, 2005, 2016, 2018.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) CD Calahorraren webgune ofiziala