Fahrenheit 451
Fahrenheit 451 | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | Ray Bradbury (1953) |
Argitaratze-data | 1953 |
Generoa | Diastopia |
Jatorrizko izenburua | Fahrenheit 451 |
Herrialdea | ![]() |
Ilustratzailea | Josef Albers |
Orrialdeak | 179 |
ISBN | 978-0-7432-4722-1 |
OCLC | 53101079 |
Euskaraz | |
Izenburua | Fahrenheit 451 |
Itzultzailea | Nagore Tolosa |
Argitaratze-data | 2010 |
Bilduma | Amaiur |
Orrialdeak | 218 |
ISBN | 9788481365863 |
Fahrenheit 451 Ray Bradburyren fikziozko eleberri distopiko bat da. Aurkezten duen munduan, liburuen irakurketa debekatuta dago eta pentsamendu kritikoa, ezabatuta (irakurtzeak pentsatzea dakar eta pentsatzeak zoriontasun eza: gizarte hartan, zoriontsua izatea derrigorrezkoa da). 451 Fahrenheit gradu (233ºC inguru) "liburuak su hartu eta erre" egiten diren tenperatura da.
Lehen aldiz 1951n nobela motz gisa argitaratu zen, Suhiltzailea izenarekin, baina eleberri gisa, 1953an. 1966an, François Truffaut zinemagileak izen bereko filma egin zuen.
Eleberriak garaiko hainbat auzi garrantzitsu jorratzen ditu Bradburyk: "indar pentsamendu-suntsitzalieak" deitzen zuen McCarthyismoa 1950. hamarkadan; liburuen erretzea 1933ko Alemania nazian; Josef Stalinen liburuen eta autoreen debekua Sobietar Batasunean; eta arma nuklear baten leherketaren eragin izugarriak.
2010ean Txalaparta argitaletxeak argitaratu zuen euskaraz, Nagore Tolosaren itzulpena dela medio.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guy Montag: protagonista. Suhiltzailea da, baina bere lana ez da sua itzaltzea, liburuak erretzea baizik. 451 zenbakidun kaskoa buruan eta keroseno botatzen duen letoizko mangera eskuetan duelarik lan egiten du. Clarisse ezagututakoan, pentsamoldea erabat aldatu zaio.
- Clarisse McClellan: neska alai eta irekia da. Haren ikaskideek eta irakasleek ez dute oso maite, beti “zergatik” galdetzen duelako, “nola” galdetu beharrean, baita arreta naturan jartzeagatik ere, teknologian jarri beharrean. Haren eraginagatik, Montagen pentsamoldea erabat aldatu da. Egun batean, desagertu da: Montagen emazteak esaten dio auto batek harrapatu eta hil duela.
- Beatty kapitaina: Suhiltzaileen burua. Aspaldian irakurle amorratua izan zen, baina orain liburuei gorroto die, elkarren kontraesanean baitaude. Montagek erre eta hil du.
- Faber: irakasle ohia. Egoeraren guztiz kontra dago baina horri aurre egitearen beldur da. Hala ere, estrategia bat adosten du Montagekin, liburuak ezkutuan inprimatzeko.
- Mildred Montag: Guy Montagen emaztea. Oso konformista eta egoeraren aldekoa da. Senarra salatzen du.
- Granger: intelektual iheslari batzuen burua da. Liburuen edukia buruz ikasten dute, ez daitezen inoiz gal.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eragina eta ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fahrenheit 451 liburua Ray Bradburyren lanik ospetsuenetako bat da, eta literatura distopikoaren funtsezko pieza bihurtu da. 1953an argitaratua, eleberriak zentsura, gobernu-kontrola eta alienazio soziala bezalako gaiak lantzen ditu etorkizuneko gizarte batean. Liburuaren eta pentsamendu kritikoaren garrantziari buruzko mezua belaunaldiz belaunaldi zabaldu da, generoaren barruan obra giltzarri gisa finkatuz.
Horrez gain, Fahrenheit 451ek egokitzapen ugari izan ditu zineman, antzerkian eta telebistan. Nabarmentzekoa da François Truffaut-ek 1966an egindako filma eta HBOk 2018an ekoitzitako telebista bertsioa. Lan honek askatasun adierazpenari buruzko eztabaidetan eragina izan du, eta zentsuraren eta autoritarismoaren aurkako erresistentziaren sinbolo bihurtu da.