Edukira joan

Landa-soziologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutiko bat traktore batekin, Don Det, Laosen

Landa-soziologia landa-inguruneetako gizataldeez, talde horietan gertatzen diren gizarte-harremanez eta gizarte industrialek eragindako aldaketez arduratzen den azterketa-arlo soziologikoa da.[1] Landa-soziologia tradizioz landa-eremuen gizarte-egituraren eta haien gatazken azterketarekin lotutako soziologiaren eta nekazaritza-zientzien eremua da. Hala ere, gaur egun, bere azterketa-eremuen barruan diziplina arteko gaiak sartzen dira, hala nola elikadura eta nekazaritza edo landa-eremu tradizionalen mugetatik gorako natura-baliabideak eskuratzea. XIX. mendearen amaieran sortu zen Estatu Batuetan.[2][3][4][5]

Ikuspegi teorikoen barruan, diziplina honen iturriak sistematizatu zituen lehen lanetako bat Pitrim A. Sorokin soziologo erruso-estatubatuarrarena da — diziplina akademiko honen sortzailetzat jotzen dena — eta Carle Clark Zimmermanena, 1929an argitaratutako Principles of Rural-Urban Sociology izenekoa.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Soziologia Hiztegia] [2018]
  2. (Ingelesez) Kumar Sharma, Rajendra. (1997). Rural Sociology. Atlantic Publishers & Dist, 305 or. ISBN 978-8-17156-671-6..
  3. (Ingelesez) Buttel, Frederick H.; Newby, Howard. (1980). The Rural Sociology of the Advanced Societies: Critical Perspectives. Allanheld: Osmun, 529 or. ISBN 978-0-70990-408-3..
  4. (Ingelesez) Nelson, L.. (1969). Rural Sociology: Its Origins and Growth in the United States. University of Minnesota Press.
  5. (Alemanez) Neu, Claudia. (2010). Kneer, Georg; Schroer, Markus eds. Land- und Agrarsoziologie. in: Handbuch Spezielle Soziologien. Wiesbaden: VS-Verlag, 243-261 or..
  6. (Gaztelaniaz) Sevilla, Eduardo. (2006). De la sociología rural a la agroecología. Icaria Editorial, 255 or. ISBN 978-8-47426-908-6..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]