Louis Palander
Itxura
Louis Palander (Karlskrona, 1842ko urriaren 2a - Djursholm, 1920ko abuztuaren 7a) suediar marinel eta esploratzailea izan zen.
Nordenskjöld-en laguntzaile izan zen Itsaso Artikoan barrena egin zituen espedizio batzuetan. Espedizio horietako batean, Vega ontziko buru zihoala, Ipar-ekialdeko bidea aurkitu zuen (1878-1880 urteetan); Vegako baroia titulua eman zioten hargatik. 1901ean, Itsas Armadako ministro izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.