Luis García-Ochoa
Itxura
Luis García-Ochoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1920ko martxoaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 2019ko otsailaren 20a (98 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Luis García-Ochoa Ibáñez[1] (Donostia, 1920ko martxoaren 18a - Madril, 2019ko otsailaren 20a) euskal herritar margolari eta grabatzailea izan zen.[2]
Zortzi urte zituela, Madrilera joan zen, non ikasi eta bertoko Vallecasko Eskola sortu zuen. Madrilgo San Fernando Arte Ederretan, Parisen eta Italian egin zituen Margolaritza ikasketak. Akuarelan eta olio-pinturan nabarmendu zen batez ere.
Obra nagusiak: Figuras, La pareja, Bodegón, Puerto, Impresión, Ciudad, Medina de las Torres, Jardín botánico, Calles y jardines, Tejados eta Sierra de Guadarrama. Haren lanak hainbat museotan daude, tartean Bilboko Arte Eder Museoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Abizena García-Ochoa idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia-Otxoa onartu ditu deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Luis García-ochoa Ibáñez. .