Ornitorrinko
Ornitorrinko | |
---|---|
Kretazeo Berantiar-gaur egun | |
![]() | |
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Monotremata |
Familia | Ornithorhynchidae |
Generoa | Ornithorhynchus |
Espeziea | Ornithorhynchus anatinus |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | platypus venom (en) ![]() |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Edoskitzea | 4 hilabete |
Eguneko zikloa | crepuscular (en) ![]() |
Errute denbora | 10 egun |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Ornitorrinkoa (Ornithorhynchus anatinus) ugaztun espezie erdi urtarra da, Australiako ekialdean eta Tasmanian jatorria duena. Arrautzak erruten dituzten ugaztun bakarrenetakoa da, beste lau espezierekin batera. Ahatearenaren antzeko mokoa du, kastorearenaren antzeko isatsa eta igarabarenaren antzeko hankak.
Arrek hanketan pozoia dute. Pozoi horrengatik eta bere tamainagatik gizakiari min bizia eragin diezaiokete. Australian oso sartuta dago kulturan: 20 zentimoko txanponetan ornitorrinko bat ageri da.
Morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolorez marroia da, baina sabel grisa ala errubia dute. Isatsa kastorearena bezalakoa da; hala ere, ornitorrinkoak biratzeko eta gantza gordetzeko soilik erabiltzen du, ez uretan gorputza bultzatzeko. Muturrak eta hankek ahate batenak dirudite, baina hegaztien mokoa bi partetan banatzen da, goikoan eta behekoan, eta erdian ahoa dute; ornitorrinkoaren mokoa ez da zabaltzen, ordea, eta azpian ahoa du, besterik gabe. Gainontzeko ugaztunekin konparatuta, usaimenaren jasotzaile erdia du, besterik ez, baina aldean urpean usaintzeko gaitasuna du. Karenaren barruan jaiotzen diren ugaztun gehienak 38 gradu inguru izaten dute; ornitorrinkoak, berriz, 31-32 aldera.
Arren pisua 1-2,4 kg bitartekoa da; gorputza 45-60 cm arte luze da, isatsa 10,5-15,5 cm bitartekoa eta muturra 5,8 cm-koa; emeek, berriz, 0,7-1,6 kg bitarteko pisua dute, eta 39-55 cm bitarteko gorputza; isatsa 8-12 cm luze da eta 5,2 cm-ko muturra dute.

Ornitorrinkoa aldi berean hegaztia, ugaztuna eta narrastia zela pentsatu zuten ikusi zuten lehen europarrek.
Elektrodetekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elektrodetekzioa daukaten ugaztun bakarrak dira monotremak. Harrapakinak erraz aski aurkitzen ditu, zelai elektrikoen detekzioaren bidez. Badirudi harrapakinak mugitzen direnean giharretan bultzada elektroniko txiki-txikiak sortzen direla. Elektrodetekzioa dituzten animaliek horrelako inpultsoak detekta ditzakete. Ornitorrinkoek muturrean daramate gaitasun bitxi hori. Marrazoek ere gaitasun bera dute.
Pozoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrek pozoia ezproi batean gordetzen dute. Bere sistema immunitarioak sortzen du eta animalia txikiak hiltzeko gai da, txakur bat agian, baina ez da gizaki bat hiltzeko gauza. Hala ere, eragindako zauriaren alboan edema (likido poltsa) bat sortzen da eta gorputzetik min bizia zabaltzen da, morfinaz ere arindu ezin dena. Pozoi kopurua ernaltze garaian nabarmenki handitzen da eta erasorako armatzat erabiltzen dute.
Ehiza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalia erdi urtarra denez, erreketan bizi da. 30 segundo bakarrik iraun dezakete ur-azpian, ugaztunak direlako eta arnas egin behar dutelako; igerilari ona da eta uretan bilatzen du bere elikagai gehiena: anelidoak, larbak, errekako karramarroak, izkirak eta abar. Masailezurreko poltsa moduko batzuetan biltzen ditu urpean dagoen bitartean eta beteta daudenean. uretatik ateratzen da jateko. Harrapakinen artean harritxoak biltzen ditu halaber, murtxikaketan lagun diezaioten.
Bere harrapariak sugeak, hontzak, Australiako ur arratoia, arranoak eta belatzak dira. Orokorrean, gaueko animalia da; hala ere, zerua estalia bada aktibitatean aurki daiteke. Gordelekua erreketako areetan egiten du, bertan arrautzak errun eta babestuz.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ar bakoitzak 7 kilometroko zonaldea hartzen du beretzat. Lurralde horretan hiruzpalau eme bizi ohi dira. Estalketa baino lehenagoko gorteiatzea oso konplexua izaten da, uretan bien gorputza elkarturik biribilak astiro-astiro egiten jartzen dira; bitartean, arrak mokoaren emearen buztanari eusten dio. Estalketa uztaila eta urria artean da; horren ostean, emeak 20 metroko gordeleku bat zulatzen du eta habiaren ohea hosto eta adar txikitxoekin eraikitzen du. Normalean, hamaika zentimetroko bi arrautza erruten ditu. Emeak erruten dutenean kumeek haren esnea edaten dute, baina emeek titibururik ez dutenez, sabelean dituzten errape moduko poltsa batzuetan esnea biltzen dute eta azaleko poroetatik ateratzen da. Modu horretan, kumeak haren azala miazkatuz elikatzen dira. Lau hilabeterekin gordelekutik irteteko prest daude.
Aisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Phineas eta Ferb" Disney Channeleko telesaioan agertzen da Perry Ornitorrinkoa