Svante Arrhenius
Itxura
Svante August Arrhenius (Wyjk, Uppsala ondoan, Suedia, 1859ko otsailaren 19a - Stockholm, Suedia, 1927ko urriaren 2a) fisikaria eta kimikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stockholmeko Unibertsitateko Fisikako irakaslea (1891) eta bertako errektorea (1897) izan zen. Elektrolitoen ionizazioaren teoriaren asmatzailea (1887): bai elektrolisiaren lege fisikoak eta bai Raoulten legeen arabera azterturik, disoluzio mineralek agertzen dituzten berezitasunak azaltzeko bide ematen duena; ondorioz, ioien teoria eman zuen, elektrolitoen tasun kimikoak azalduz. Kosmogoniaz eta biokimikaz ere arduratu zen. 1903. urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]