Edukira joan

Tunguskako gertakaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tunguskako gertakaria
Irudia
Map
Motaleherketa
Honen izena daramaTunguska Harritsua
Data1908ko ekainaren 30a
KokalekuEvenk Autonomous Okrug (en) Itzuli
HerrialdeaErrusiako Inperioa
Aurkikuntza-data1908ko ekainaren 30a
Aurkikuntza astronomikoaren lekuaYeniseysk Governorate (en) Itzuli eta Tunguska Harritsua
KausaTunguska meteorite (en) Itzuli
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak0

Tunguskako gertakaria leherketa handia izan zen (1021-1023 erg artekoa), Errusiako Krasnoiarsk kraian izandakoa, Tunguska Harritsua ibaitik gertu, 1908ko ekainaren 30eko goizeko 7:14etan. 2.000 kilometro koadro baso suntsitu zuen. Leherketa tokian egin diren azterketen arabera, gertaera hori meteoroide baten erorketak eragin bide zuen.

Gertakariaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tunguskako gertakariari buruzko hipotesi asko izan badira ere, zientzialari gehienen ustez, eztanda eta ondorengo sutea lur gainetik 5 eta 10 kilometro bitartean lehertutako meteoroide batek eragin zituen. Meteorito horren masa gas izoztuak eta silikatozko eta ferronikelezko partikula sakabanatuek osatua bide zen. Ustezko objektu horrek metro gutxi batzuk baino ez zituen, baina eragindako leherketak 5 eta 30 megatoi TNT arteko indarra izan zuela uste da. Eztandak ez zuen kraterrik utzi; gunearen inguruko 2.000 kilometro koadroko eremuan, ordea, pinuak eraitsita agertu ziren. Lekukoek adierazitakoaren arabera, suzko bola izugarri batek zeharkatu zuen zerua, 100.000 kilometro orduko lastertasunez, gerora egindako kalkuluen arabera. Lehertze tokiaren gainean suzko lamak eta kezko hodei bat ikusi ziren.

Leherketaren indarra milaka kilometrora nabaritu zen, eta Moskun hainbat botila apurtu zituen dardara sentitu zen.

Gertakariaren nondik-norakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tunguskako kataklismoaren lekukoek "suzko bola" handi bat ikusi zuten zeruan, 1908ko ekainaren 30ean, goizeko 7:14an, leherketaren aurretik. Horrekin batera, bero ikaragarria antzeman zuten, dena sutan izango bailitzan. Hortik segundu gutxi batzuetara, leherketa ikaragarria gertatu zen zeruan, eta lurra dardarka hasi zen [1].

Mundu osoko sismografoek leherketa handi hori antzeman zuten. Leherketaren ondoren, egun batzuetan hain argitsuak izan ziren gauak ezen Errusian eta Europako toki askotan argi artifizialik gabe kalean irakur bait liteke.

Siberiako eremu urrun batean gertakari misteriotsu hau gertatu zenez, komunikazio oso txarrak zituena, urte luzeak igaro ziren lehenengo ikerketak "in situ" egin arte. Lehenengo espedizioa 1927an egin zuen Leonid Kulik minerologo errusiarrak [2], hots, 19 urte geroago. Hala ere, Kulikek desolazio izugarria eta ehunka hektaretan zuhaitz suntsituak ikusi ahal zituen eztandaren eremuan.

Harrezkero, beste espedizio eta ikerketa asko egin ziren Tunguskako gertakaria ikertzeko. Ikerketa guzti horien arabera, bertako kataklismoaren sorburua airean leherketa egin zuen meteoroide bat izan zen, hots, kometa batetik askatutako pusketa baten leherketa. Meteoroide horrek airean egin zuen eztanda, eta ez lurrean, eremu horretan ez baita inongo kraterrik aurkitu. [3]. Ikerketen ondorioen arabera, meteoroideak 50-190 metroko luzera zeukan. Leherketa horren potentzia, kalkuluen arabera, Hiroshiman jaurti zen bezalako 500 bonba atomikoaren parekoa izan zen [4].

Tunguskako gertakaria Lurreko historian inoiz egon den inpakturik handiena izan da. Historiaurreko garaietan, hala ere, meteoroideen talka handiagoak gertatu ziren, eta horietako batek, ziur aski, dinosauroen desagerpena eragin zuen

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mtz. Lizarduikoa, Alfontso: Naturaren enigma kitzikagarriak, Gaiak Argitaletxea (1993), 15-17 orr. ISBN: 84-87203-47-7
  2. Lo Inexplicado, Ed. Delta (1982), vol. 4, 798-799 orr. ISBN: 84-85822-35-8
  3. Tunguska: The Largest Recent Impact Event
  4. Mtz. Lizarduikoa, Alfontso: Naturaren enigma kitzikagarriak, Gaiak Argitaletxea (1993), 17 orr. ISBN: 84-87203-47-7

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]