Edukira joan

Familia-indarkeria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Familia-indarkeria etxeko testuinguruan gertatzen den indarkeria edo abusua da, hala nola ezkontzan edo bizikidetzan. Askotan, «familia-indarkeria» terminoa «bikote indarkeria» terminoarentzako sinonimo gisa erabiltzen da, zeina harreman estu batean batek bestearen aurka egiten duen, eta ezkongai edo bikote ohien artean ere eman daitekeen. Zentzu zabalago batean, familia-indarkeriak seme-alaben, gurasoen edo adinekoen aurkako indarkeria ere hartzen du. Forma asko har ditzake, hala nola, fisikoa, hitzezkoa, emozionala, ekonomikoa, erlijiosoa, ugalketakoa eta sexuala.

Forma eta mota askotakoa izan daiteke: sotila eta hertsatzailea, baina ezkontza-bortxaketa edo beste abusu fisiko bortitzak ere sartzen dira familia-indarkerian. Adibidez, itotzea, jipoitzea, emakumeen genitalen mutilazioa; azidoa jaurtitzea desitxuratzea edo heriotza eragiteko, eta baita teknologiaren erabilera jazartzeko, kontrolatzeko, monitorizatzeko, erasotzeko edo hackeatzeko.[1][2] Hilketa domestikoak, harrikatzea, emaztegaia erretzea, ohore hilketa eta dotearen ondorioz sortutako hilketak barne hartzen ditu. Zenbait kasutan batera bizi ez diren familiartekoei ere eragiten die. Erresuma Batuko Barne ministerioak familia-indarkeriaren definizioa zabaldu zuen 2015ean, kontrol hertsatzailea bertan sartzeko.[3]

Mundu osoan zehar, familia-indarkeria pairatzen duten biktima gehienak emakumeak dira, eta emakumeek indarkeria mota edo forma bortitzagoak bizi ohi dituzte.[4][5][6][7] Munduko Osasun Erakundeak emakume guztien heren batek haien bizitzan zehar familia-indarkeria pairatuko dutela kalkulatzen du.[8] Zenbait herrialdetan familia-indarkeria justifikatuta egon liteke, edo legala izan, batez ere emakumearen aldetik desleialtasuna (erreala edo ustezkoa) egon bada. Ikerketek aitortu dute korrelazio zuzena dagoela herrialde baten genero-berdintasunaren eta familia-indarkeria mailen artean, genero-berdintasun gutxien duten herrialdeetan baitago familia-indarkeria mailarik handiena. Familia-indarkeria gizon eta emakumeen artean munduan gutxien salatzen den indarkeria mota da.[9][10]

Erasotzaileak tratu txarrak emateko eskubidea duela uste duenean gertatzen da familia-indarkeria; edota jarrera hori onargarria, justifikatua edo salatua izatea ezinezkoa dela pentsatzean. Belaunaldien arteko indarkeria-ziklo bat eragin dezake seme-alabengan eta beste senideengan, erasotzaileek indarkeria hori onargarria dela sentitzen dutenean. Hainbat pertsonak ez dute beren burua erasotzailetzat edo biktimatzat hartzen, beren bizipenak kontrolatu gabeko familia-gatazka baten parte hartzen dituztelako.[11] Familia-indarkeriaren kontzientzia, pertzepzioa, definizioa eta dokumentazioa oso desberdinak dira herrialde batetik bestera. Gainera, familia-indarkeria gehienetan ezkontza behartuetan edo haur-ezkontzetan gertatzen da.[12]

Sexu-abusuzko harremanetan, abusu-ziklo bat egon ohi da. Bertan, tentsioak areagotzen dira eta indarkeria-ekintza bat gertatzen da, eta, ondotik, adiskidetze- eta lasaitasun-aldi bat. Biktimak etxeko indarkeriazko egoeretan harrapatuta geldi daitezke isolamenduaren, boterearen eta kontrolaren bidez, erasotzailearekiko lotura traumatikoarengatik,[13] kultura onargarritasunagatik, finantza-baliabide faltagatik, beldurragatik eta lotsagatik edo seme-alabak babesteagatik. Tratu txarren ondorioz, biktimek desgaitasun fisikoak, eraso desarautuak, osasun arazo kronikoak, buruko gaixotasunak, finantza mugatuak eta harreman osasuntsuak izateko gaitasun eskasa izan dezakete. Biktimek nahasmendu psikologiko larriak paira ditzakete, hala nola, trauma osteko estresaren nahasmendua. Etxean indarkeriarekin bizi izan diren haurrek normalean txikitatik traumatizazio bikarioa eragin dezaketen arazo psikologikoak izaten dituzte. Horien artean daude, adibidez, saihespeneko portaera, mehatxuekiko hiperbigilantzia eta eraso desarautuak.[14]

Familia-indarkeria guztiak ez dira baliokide. Maiztasuna, zorroztasuna, helburua eta emaitzak desberdinak izan daitezke. Familia-indarkeriak era askotakoak izan daitezke, besteak beste, eraso fisikoak (kolpatzea, ostikatzea, hozkatzea, bultzatzea, eustea, zaplaztekoak ematea, objektuak botatzea, etab.) edo horien mehatxuak; sexu-abusuak, kontrola edo nagusitasuna, larderia, zelatatzea, abusu pasiboak edo ezkutuak (utzikeria, adibidez), eta gabezia ekonomikoa.[15][16] Gainera, hertsapen kriminala, bahiketa, legez kanpoko espetxeratzea, zigorra eta jazarpena ere eragin ditzake.[17]  

Abusu fisikoa beldurra, mina, lesioak, sufrimendu fisikoak edo bestelako gorputz kalteak eragiteko kontaktua izatea da.[18][19] Kontrol hertsagarrien testuinguruan, biktima kontrolatzeko erabiltzen dira abusu fisikoak.[20] Harremanetan abusu fisikoen dinamika konplexua izan ohi da. Indarkeria fisikoaren azpian bestelako jarrera erasotzaileak egon litezke ezkutuan, hala nola, mehatxuak, larderia eta biktimen autodeterminazioa murriztea isolatuz, manipulatuz eta askatasun pertsonala beste modu batzuen bidez mugatuz. Medikuaren arreta ukatzea, loa kentzea eta alkoholaren edo drogen kontsumo behartuak ere abusu fisikoak dira. Beste batzuei kalte fisikoa eragitea ere sar daiteke, hala nola, haurrei edo maskotei, biktimari kalte emozionala eragiteko.  

Familia-indarkeriaren testuinguruan itotzeak arreta esanguratsua jaso du.[21] Gaur egun, familia-indarkeriaren modurik hilgarrienetako bat bezala ezagutzen da. Hala ere, kanpoko lesioen faltagatik, eta horri buruzko gizarte-sentsibilizazio eta prestakuntza mediko faltagatik, askotan ezkutuko arazoa izan da.[22] Ondorioz, azken urteotan, AEBko estatu askok itotzearen aurkako lege zehatzak ezarri dituzte.[23]  

Askoz gehiago dira hiltzen diren emakumeak familia-indarkeriaren ondorioz gizonezkoak baino. AEBn, emakumeen erailketen % 50 baino gehiago gaur egungo bikotekideek edo bikotekide ohiek egiten dituzte.[24] Erresuma Batuan, ezkondutako emakumeen % 37 bikotekideak erail ditu, eta gizonezkoen kasuan, berriz, % 6. Kanadan, Australian, Hegoafrikan, Israelen eta Ameriketako Estatu Batuetan eraildako emakumeen % 40 eta % 70 artean bikotekideak erail ditu.[25] Munduko Osasun Erakundeak dio mundu mailan emakumeen erailketen % 38 inguru bikotekide batek egin duela.[26]    

Haurdunaldian emakumeek arrisku handiagoa dute tratu txarrak jasateko edota erasoak larriagoak izateko, eta horrek ondorio negatiboak eragiten ditu bai amaren eta baita fetuaren osasunean ere.[27] Haurdunaldiak, gainera, familia-indarkeria eten dezake, erasoak egiten dituenak fetuari kalterik egin nahi ez dionean. Haurdun egon diren emakumeek familia-indarkeria pairatzeko arrriskurik handiena erditu ondoren izaten dute.[28]

Azidoarekin egiten diren erasoak indarkeria formarik muturrekoenak dira. Bertan, biktimei azidoa botatzen zaie, gehienetan aurpegira, eta horrek kalte handiak eragiten ditu; horien artean, itsutasuna eta orbain iraunkorrak.[29][30][31][32][33] Normalean, emakumeen aurkako mendekua izan ohi da, ezkontza proposamen bat edo aurrerapen sexual bat baztertzeagatik.[34]

Ekialde Hurbilean eta munduko beste toki batzuetan, aurrez pentsatutako erailketak edo ohorezko hilketak gertatzen dira, egileek uste dutelako biktimek familiari edo gizarteari desohorea eragiten dietela.[35][36] Human Rights Watchen arabera, ohorezko hilketak orokorrean emakumeen aurka gertatzen dira «hitzartutako ezkontza baterako proposamena ez onartzeagatik, sexu-eraso baten biktima izateagatik, dibortzioa eskatzeagatik»  edo adulteroa izateagatik. [37]Munduko zenbait lekutan, emakumeak ezkontzara birjina iritsi behar duela uste da, eta emaztegaiak muturreko indarkeria jasan dezake, baita ohorezko hilketa bat ere, ezkontza gauean odolik bota ez, eta birjina ez dela uste bada.[38]    

Emaztegaia erretzea edo dote-hilketa beste familia-indarkeria mota bat da. Horretan, ezkonberri den emakumea senarrak edo senarraren familiak erailtzen du etxean, emaztegaiaren familiak eman dion dotearekin pozik ez dagoelako. Ekintza horiek, askotan, ezkontzaren ondoren ezkonsari gehiago eskatzeagatik gertatzen dira.[39] Indarkeria hau ohikoagoa da Asia hegoaldean, Indian batez ere. Krimen Erregistroen Bulego Nazionalak 2011. urtean, 8.618 dote-heriotza jakinarazi zituen Indian. Zifra ez-ofizialek, aldiz, kopuru hori gutxienez hiru bider handiagoa dela adierazi dute.[40]  

Munduko Osasun Erakundeak sexu abusuak  horrela definitzen ditu: edozein sexu-ekintza, hau lortzeko saiakera, nahi ez diren sexu-iruzkin edo intsinuazio sexualak jasotzea edo trafikazioa. Beste modu batera esanda, hertsaduraren bidez pertsona baten sexualitatearen aurkako ekintzak dira. Birjintasunaren froga behartuak eta genital femeninoen mutilazioa ere barne hartzen ditu.[41] Indar fisikoa alde batera utzita, abusu sexualak pertsona bat sexu-ekintza baterako baimena emateko berbalki presionatua bada gertatzen dira,[42] ekintzaren izaera ulertzeko gai izan gabe, parte-hartu nahi ez duela esan ahal izan gabe edo ekintza sexualean aritzeko borondate eza komunikatzeko gauza izan gabe. Egoera hori gertatzen da adin txikikoen heldutasun faltagatik, gaixotasunagatik, desgaitasunagatik edo alkoholaren edo beste droga batzuen eraginagatik edo intimidazio edo presioaren bitartez izan liteke.[43]

Zenbait kulturatan, bortxaketen biktimek beren familiei desohorea ekarri dietela uste da, eta familia-indarkeria larriari aurre egin behar diete, ohorezko hilketak barne.[44] Hori, batez ere, biktima haurdun geratzen bada gertatzen da.[45]

Munduko Osasun Erakundeak genital femeninoen mutilazioa horrela definitzen du: kanpoko genital femeninoak partzialki edo osorik erauztea dakarten prozedura guztiak, edo arrazoi ez-medikoengatik organo genital femeninoetan eragindako beste lesio batzuk. Prozedura hori bizirik dauden 125 milioi emakumek pairatu dute eta Afrikako, Ekialde Hurbileko eta Indonesiako 29 herrialdetan bizi dira.[46]

Intzestua edo familia diren heldu eta haur baten arteko kontaktu sexuala ere familiako sexu-indarkeria forma bat da.[47] Zenbait kulturatan, erritual moduan eta gurasoen baimenarekin jasaten dituzte haurrek sexu-abusuak, non haurrari helduekin sexu-ekintzak egitera bultzatzen zaion, diruaren edo ondasunen truke kasu gehienetan. Esate baterako, Malawin, guraso batzuek guztia antolatzen dute hiena deritzon gizon heldu batek beren alabekin sexu-harremanak izan ditzan, ekintza iniziatiko gisa.[48] Europako Kontseiluak sexu-esplotazioaren eta sexu-abusuaren[49] aurka babesteari buruzko hitzarmena egin zuen. Itun hori izan zen familia barruan gertatzen diren haurren sexu-abusuak kontuan hartzen zituen lehena.[50]

Ugalketa-hertzapena (ugalketa hertsatua ere deiturikoa) bikote baten ugalketa-eskubideen, -osasunaren edo -erabakien aurkako mehatxu edo ekintza bortitzak dira eta bikotekidea haurdun gera dadin edo, bestela, haurdunaldi bat eten dezan egiten diren presionatzeko edo behartzeko jokabideak barne hartzen ditu.[51] Ugalketa-hertsapena behartutako sexuarekin, antisorgailua hartzeko beldurrarekin edo ezintasunarekin, sexuari uko egin ondoren indarkeria jasateko beldurrarekin eta bikotekideak osasun-laguntza eskuratzea oztopatzearekin lotuta dago.[52][53]  

Zenbait kulturatan, ugaltzeko betebehar soziala ezartzen die ezkontzak emakumeei. Ghanako iparraldean, adibidez, emaztegaiaren prezioa ordaintzeak emakume batek haurrak izateko betebeharra duela  esan nahi du, eta antisorgailuak erabiltzen dituzten emakumeek indarkeria-mehatxuei eta errepresaliei egin behar diete aurre.[54] Munduko Osasun Erakundeak sexu-indarkeriaren definizioaren baitan sartzen ditu behartutako ezkontza, bizikidetza nahiz haurdunaldia, bai eta emaztea herentzia gisa tratatzea ere.[55][56] Emazte-herentzia, edo lebiratuen ezkontza, hildako gizon baten anaia emazte alargunarekin ezkontzera behartuta dagoen ezkontza mota da. Emazte alarguna, beraz, hildako senarraren anaiarekin ezkontzera behartuta dago.

Ezkontza-bortxaketa ezkontide baten aurka egiten den adostasunik gabeko penetrazioa da. Herrialde askotan gutxiegi salatua, gutxietsia edo legezkoa da, neurri batean uste delako emakume batek ezkontzaren bidez ematen diola senarrari nahi duenean sexu-harremanak izateko baimen ezeztaezina.[57][58][59][60] Libanon, adibidez, ezkontza-bortxaketa kriminalizatuko lukeen lege-proposamen bat eztabaidatzen ari zela, Sheik Ahmad Al-Kurdi auzitegi erlijioso sunitako epaileak esan zuen legeak «gizona espetxeratzea ekar lezake, nahiz eta, berez, ezkontza-eskubide behinena erabiltzen ari den».[61] Feministak 1960. hamarkadatik hona ari dira sistematikoki borrokan nazioartean ezkontza-bortxaketak kriminalizatuak izan daitezen.[62] NBEk egindako ikerketa baten arabera, 2006. urtean gutxienez 104 herrialdetan izan zen ezkontza-bortxaketa delitua.[63] Garai batean legeak eta gizarteak onartzen bazuten ere, gaur egun, ezkontza-bortxaketa nazioarteko hitzarmenek gaitzesten dute eta gero eta kriminalizatuagoa dago. Istanbulgo Hitzarmena da Europan emakumeen aurkako[64] indarkeriaren arloan juridikoki lotzen duen lehen tresna, eta, beraz, hitzarmen hori sinatu zuten herrialdeak behartuta daude ezkontide edo bikotekidearen aurka egindako adostasunik gabeko sexu-ekintzak legez kontrakoak direla bermatzera.[65] Hitzarmena 2014ko abuztuan jarri zen indarrean.[66]

Indarkeria emozionala edo psikologikoa norberaren balioa mehatxatzen, beldurtzen, deshumanizatzen edo sistematikoki kaltetzen duen jokabide-eredua da.[67] Istanbulgo Hitzarmenaren arabera, indarkeria psikologikoa da «pertsona baten osotasun psikologikoa larriki kaltetzea, hertsaduraren edo mehatxuen bidez».[68]

Indarkeria emozionalean sartzen dira minimizazioa, mehatxuak, isolamendua, umiliazio publikoa, kritikak, etengabeko debaluazio pertsonala, kontrol hertsatzailea, harrika egitea eta ero sentiaraztea.[69][70] [71]Zelatan egotea larderia psikologiko modu arrunta da, eta gehienetan bikotekide ohiek edo momentuko bikoteek egiten dute. [72] [73]Biktimek sentitzen dute bikotekideak ia erabat kontrolatzen dituela, eta horrek asko eragiten dio harremanaren botere-dinamikari, egilea ahalduntzen eta biktima desahalduntzen duelako.[74] Biktimek depresioa izaten dute, eta horregatik elikadura-portaeraren nahasmenduak [75], suizidioa eta droga eta alkohol gehiegi kontsumitzeko arrisku handiagoa dute.[74]

[76][77][78][79]

Kontrol hertsatzaileak pertsona bat mendeko bihurtzeko kontrol-portaera bat dakar, eta, horretarako, pertsona horiek isolatu, independentziaz mugatu eta eguneroko jarduerak arautu egiten dira.[71] Hitzezko eraso, zigor, umiliazio, mehatxu edo larderia ekintzak dira. Kontrol hertsagarria fisikoki gerta daiteke, adibidez abusu fisikoaren bidez, biktimei kalte egiteko edo horiek beldurtzeko. [80]Biktimaren giza eskubideak urratu daitezke, askatasunerako eskubidea kentzeko eta askatasunez jarduteko gaitasuna murrizteko. Erasoak ematen dituztenek deshumanizatzeko, mehatxuak egiteko, oinarrizko beharrak eta sarbide pertsonala kentzeko, isolatzeko eta biktimaren eguneroko ordutegiaren jarraipena egiteko software espioiak erabiltzeko joera dute. [81] Biktimek antsietatea eta beldurra sentitzen dute, eta horrek larriki eragiten dio beren bizitza pertsonalari, ekonomikoki, fisikoki eta baita psikologikoki ere.  

Abusu ekonomikoa (edo abusu finantzarioa) bikotekide batek bestearen baliabide ekonomikoen sarbidea kontrolatzen duen abusu mota da. [82] «Ondasun zibilak» kontrolerako erabiltzen dira. Abusu ekonomikoak  esan nahi du bikotekideari baliabide eskurapena saihestea, biktimak erabiltzen duena mugatzea edo biktimaren baliabide ekonomikoen ustiapena. [82] [83]Abusu ekonomikoaren ondorioz, biktimak ezin du beregaina izan, eta horrela erasotzailearekiko dependentzia handitzen da. Hala nola, hezkuntza, lanpostu bat lortzea, karrera hobekuntzak edo baliabideak eskuratzeko aukera gutxitzea eragiten du. [82][83][84]Familia-kide bat behartzea dokumentuak sinatzeko, objektuak saltzeko edo testamentua aldatzeko ere abusu ekonomiko motak dira.[85]

Biktima prestazio batean jarri daiteke, zenbat diru gastatzen den gertutik zaintzen delako. Egilearen baimenik gabe gastatzea eragozten zaio, eta horrela zorra metatu eta biktimaren aurrezkiak agortzen dira. [82][83][84]Gastatutako diruarekin egondako desadostasunek tratu txar fisiko, sexual edo emozional gehigarriak eragin ditzakete. [86] Emakumeak senarren diru-sarreren mende dauden munduko zenbait lekutan (emakumeen enplegurako aukera faltagatik eta estatuaren ongizate ezagatik), tratu txar ekonomikoek ondorio oso larriak izan ditzakete. Abusuzko harremanak desnutrizioarekin lotu dira, bai amen artean, bai haurren artean. Indian, adibidez, elikagairik ez ematea familia-abusu mota dokumentatua da.[87]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Woodlock, Delanie. (2016-07-09). «The Abuse of Technology in Domestic Violence and Stalking» Violence Against Women 23 (5): 584–602.  doi:10.1177/1077801216646277. ISSN 1077-8012. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  2. The Women's Services Network, WESNET. (2020). Second National survey on tecnhology abuse and domestic violence in Australia. .
  3. Controlling or Coercive Behaviour in an Intimate or Family Relationship: Statutory Guidance Framework. .
  4. (Ingelesez) McQuigg, Ronagh J. A.. (2011-04-06). International Human Rights Law and Domestic Violence: The Effectiveness of International Human Rights Law. Taylor & Francis ISBN 978-1-136-74208-8. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  5. (Ingelesez) Grodin, Michael; Tarantola, Daniel; Annas, George; Gruskin, Sofia. (2013-07-04). Health and Human Rights in a Changing World. Routledge ISBN 978-1-136-68863-8. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  6. Miller, Elizabeth; McCaw, Brigid. (2019-02-28). «Intimate Partner Violence» New England Journal of Medicine 380 (9): 850–857.  doi:10.1056/NEJMra1807166. ISSN 0028-4793. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  7. US Preventive Services Task Force. (2018-10-23). «Screening for Intimate Partner Violence, Elder Abuse, and Abuse of Vulnerable Adults: US Preventive Services Task Force Final Recommendation Statement» JAMA 320 (16): 1678–1687.  doi:10.1001/jama.2018.14741. ISSN 0098-7484. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  8. (Ingelesez) «Violence against women» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  9. (Ingelesez) Strong, Bryan; DeVault, Christine; Cohen, Theodore F.. (2010-02-16). The Marriage and Family Experience: Intimate Relationships in a Changing Society. Cengage Learning ISBN 978-0-534-62425-5. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  10. (Ingelesez) Concannon, Diana M.. (2013-07-11). Kidnapping: An Investigator's Guide. Newnes ISBN 978-0-12-408053-9. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  11. (Ingelesez) Halket, Megan McPherson; Gormley, Katelyn; Mello, Nicole; Rosenthal, Lori; Mirkin, Marsha Pravder. (2014-01-01). «Stay With or Leave the Abuser? The Effects of Domestic Violence Victim’s Decision on Attributions Made by Young Adults» Journal of Family Violence 29 (1): 35–49.  doi:10.1007/s10896-013-9555-4. ISSN 1573-2851. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  12. «WHO | Child marriages: 39 000 every day» web.archive.org 2014-04-14 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  13. Hughes, Honore M.; Graham-Bermann, Sandra A.. (1999-06). «Children of Battered Women» Journal of Emotional Abuse 1 (2): 23–50.  doi:10.1300/j135v01n02_02. ISSN 1092-6798. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  14. Schechter, Daniel S.; Zygmunt, Annette; Coates, Susan W.; Davies, Mark; Trabka, Kimberly; McCaw, Jaime; Kolodji, Ann; Robinson, Joann. (2007-09). «Caregiver traumatization adversely impacts young children's mental representations on the MacArthur Story Stem Battery» Attachment & Human Development 9 (3): 187–205.  doi:10.1080/14616730701453762. ISSN 1461-6734. PMID 18007959. PMC 2078523. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  15. (Ingelesez) Shipway, Lyn. (2004). Domestic Violence: A Handbook for Health Professionals. Psychology Press ISBN 978-0-415-28220-8. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  16. Siemieniuk, Reed A.C.; Krentz, Hartmut B.; Gish, Jessica A.; Gill, M. John. (2010-12). «Domestic Violence Screening: Prevalence and Outcomes in a Canadian HIV Population» AIDS Patient Care and STDs 24 (12): 763–770.  doi:10.1089/apc.2010.0235. ISSN 1087-2914. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  17. (Ingelesez) «Crimes» WomensLaw.org 2017-05-30 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  18. (Ingelesez) United States Department of Justice. 2025-04-08 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  19. (Ingelesez) Department of Justice (Canada). 2025-03-22 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  20. (Ingelesez) Stark, Evan. (2007-04-16). Coercive Control:How Men Entrap Women in Personal Life. Oxford University Press, USA ISBN 978-0-19-534833-0. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  21. Sorenson, Susan B.; Joshi, Manisha; Sivitz, Elizabeth. (2014-11). «A systematic review of the epidemiology of nonfatal strangulation, a human rights and health concern» American Journal of Public Health 104 (11): e54–61.  doi:10.2105/AJPH.2014.302191. ISSN 1541-0048. PMID 25211747. PMC 4202982. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  22. «The Impact of Strangulation Crimes» web.archive.org 2015-04-23 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  23. «States cracking down on strangulation attempts – USATODAY.com» web.archive.org 2019-07-30 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  24. Petrosky, Emiko; Blair, Janet M.; Betz, Carter J.; Fowler, Katherine A.; Jack, Shane P. D.; Lyons, Bridget H.. (2017-07-21). «Racial and Ethnic Differences in Homicides of Adult Women and the Role of Intimate Partner Violence - United States, 2003-2014» MMWR. Morbidity and mortality weekly report 66 (28): 741–746.  doi:10.15585/mmwr.mm6628a1. ISSN 1545-861X. PMID 28727682. PMC 5657947. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  25. (Ingelesez) Wormer, Katherine S. Van; Roberts, Albert R.. (2009). Death by Domestic Violence: Preventing the Murders and Murder-Suicides. Bloomsbury Academic ISBN 978-0-313-35489-2. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  26. «WHO | Violence against women» web.archive.org 2014-04-14 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  27. (Ingelesez) Johnson, J.k.; Haider, F.; Ellis, K.; Hay, D.m.; Lindow, S.w.. (2003). «The prevalence of domestic violence in pregnant women» BJOG: An International Journal of Obstetrics & Gynaecology 110 (3): 272–275.  doi:10.1046/j.1471-0528.2003.02216.x. ISSN 1471-0528. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  28. Mezey, G. C.; Bewley, S.. (1997-05-03). «Domestic violence and pregnancy» BMJ (Clinical research ed.) 314 (7090): 1295.  doi:10.1136/bmj.314.7090.1295. ISSN 0959-8138. PMID 9158458. PMC 2126542. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  29. Herring, Jonathan. (2014). Family law: a very short introduction. Oxford university press ISBN 978-0-19-966852-6. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  30. «Spring 2002 | HHPR» web.archive.org 2015-12-08 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  31. Manderson, Lenore, ed. (2003). Violence against women in Asian societies. RoutledgeCurzon ISBN 978-0-7007-1741-5. PMC ocm50773335. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  32. «CNN.com - Bangladesh combats an acid onslaught against women - November 11, 2000» web.archive.org 2007-09-22 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  33. Bahl, Taru, ed. (2003). Encyclopaedia of Muslim world. (1. ed. argitaraldia) Anmol Publ ISBN 978-81-261-1419-1. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  34. Mannan, A.; Ghani, S.; Clarke, A.; White, P.; Salmanta, S.; Butler, P.E.M.. (2006-03). «Psychosocial outcomes derived from an acid burned population in Bangladesh, and comparison with Western norms» Burns 32 (2): 235–241.  doi:10.1016/j.burns.2005.08.027. ISSN 0305-4179. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  35. Understanding and addressing violence against women. .
  36. «Sanctuary for Families - International Domestic Violence Issues» web.archive.org 2014-10-16 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  37. «Item 12 - Integration of the human rights of women and the gender perspective: Violence Against Women and "Honor" Crimes (Human Rights Watch Press release, Geneva, April 6, 2001)» www.hrw.org (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  38. (Ingelesez) Pope, N.. (2012-01-02). Honor Killings in the Twenty-First Century. Springer ISBN 978-1-137-01266-1. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  39. Lakhani, Avnita. (2005). «Bride-Burning: The Elephant in the Room Is out of Control» Pepperdine Dispute Resolution Law Journal 5: 249. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  40. (Ingelesez) «Confronting dowry-related violence in India: Women at the center of justice» UN Women – Headquarters 2012-12-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  41. (Ingelesez) «Global status report on violence prevention 2014» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  42. «Definitions|Sexual Violence|Violence Prevention|Injury Center|CDC» web.archive.org 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  43. (Ingelesez) Kappler, Karolin Eva. (2011-10-06). Living with Paradoxes: Victims of Sexual Violence and Their Conduct of Everyday Life. Springer Science & Business Media ISBN 978-3-531-94003-8. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  44. (Ingelesez) «BBC - Ethics - Honour crimes» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  45. (Ingelesez) «Libya rape victims 'face honour killings'» BBC News 2011-06-14 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  46. «WHO | Female genital mutilation» web.archive.org 2015-08-21 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  47. (Ingelesez) Fridell, Lorie A.. (1990-10-01). «Decision-Making Of The District Attorney: Diverting Or Prosecuting Intrafamilial Child Sexual Abuse Offenders» Criminal Justice Policy Review 4 (3): 249–267.  doi:10.1177/088740349000400304. ISSN 0887-4034. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  48. (Ingelesez) reporter, Jennifer Yang Global health. (2014-01-20). «Malawians take steps to end sexual initiation of girls» Toronto Star (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  49. (Ingelesez) «Full list - Treaty Office - www.coe.int» Treaty Office (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  50. (Ingelesez) «Czech Republic signed the Lanzarote Convention» mzv.gov.cz (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  51. «The National Domestic Violence Hotline | 1 in 4 Callers to the National Domestic Violence Hotline Report Birth Control Sabotage and Pregnancy Coercion» web.archive.org 2015-12-08 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  52. (Ingelesez) «Reproductive Coercion and Partner Violence in Unintended Pregnancy» Medscape (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  53. Miller, Elizabeth; Jordan, Beth; Levenson, Rebecca; Silverman, Jay G.. (2010-06). «Reproductive coercion: connecting the dots between partner violence and unintended pregnancy» Contraception 81 (6): 457–459.  doi:10.1016/j.contraception.2010.02.023. ISSN 1879-0518. PMID 20472110. PMC 2872678. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  54. (Ingelesez) Bawah, Ayaga Agula; Akweongo, Patricia; Simmons, Ruth; Phillips, James F.. (1999). «Women's Fears and Men's Anxieties: The Impact of Family Planning on Gender Relations in Northern Ghana» Studies in Family Planning 30 (1): 54–66.  doi:10.1111/j.1728-4465.1999.00054.x. ISSN 1728-4465. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  55. «WHO: Guidelines for medico-legal care for victims of sexual violence» web.archive.org 2015-11-28 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  56. (Ingelesez) Organization, World Health; Organization, Pan American Health. (2012). Understanding and addressing violence against women : sexual violence. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  57. (Ingelesez) «An Empirical Investigation of Attitudes towards Wife-Beating among Men and Women in Seven Sub-Saharan African Countries» African Journal of Reproductive Health 8 (3) ISSN 1118-4841. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  58. (Ingelesez) Sigal, Janet A.; Denmark, Florence L.. (2013-08-27). Violence Against Girls and Women: International Perspectives [2 volumes: International Perspectives. ] ABC-CLIO ISBN 978-1-4408-0336-9. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  59. (Ingelesez) Sigal, Janet A.; Denmark, Florence L.. (2013-08-27). Violence Against Girls and Women: International Perspectives [2 volumes: International Perspectives. ] ABC-CLIO ISBN 978-1-4408-0336-9. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  60. Herring, Jonathan. (2014). Family law: a very short introduction. (First edition. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-966852-6. PMC 859580892. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  61. (Ingelesez) Hume, Arwa Damon,Tim. (2013-02-18). «Lebanese women take on Muslim judges who call rape a ‘marital right’» CNN (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  62. Hasday, Jill. (2000-05-01). «Contest and Consent: A Legal History of Marital Rape» Occasional Papers (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  63. Ending violence against women. From words to actions. ISBN 10: 92-1-112703-3..
  64. The Convention of Belém do Pará and the Istanbul Convention: A response to violence against women worldwide. .
  65. (Ingelesez) «Full list - Treaty Office - www.coe.int» Treaty Office (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  66. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  67. (Ingelesez) "Defining psychological abuse of husbands toward wives: contexts, behaviors, and typologies". Journal of Interpersonal Violence., 891–920 or. ISBN 10.1177/088626000015009001...
  68. «Council of Europe - Convention on preventing and combating violence against women and domestic violence (CETS No. 210)» web.archive.org 2015-09-23 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  69. (Ingelesez) Understanding and addressing intimate partner violence. Geneva, Suitza.
  70. (Ingelesez) «7 Stages of Gaslighting in a Relationship | Psychology Today» www.psychologytoday.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  71. a b (Ingelesez) «Coercive control» Women’s Aid (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  72. «What Is Domestic Violence? | Stalking» web.archive.org 2015-05-30 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  73. (Ingelesez) Harris, Maxine. (2001-07). «Stalking the Soul: Emotional Abuse and the Erosion of Identity» Psychiatric Services 52 (7): 979–a.  doi:10.1176/appi.ps.52.7.979-a. ISSN 1075-2730. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  74. a b «The Physical and Psychological Effects of Domestic Violence on Women» web.archive.org 2006-09-07 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  75. (Ingelesez) «Domestic Violence: A Primary Care Issue for Rural Women» web.archive.org 2015-09-21 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  76. (Ingelesez) Wikipedia:Verifiability. 2025-04-07 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  77. (Ingelesez) Jones, Ann. (2000). Next time, she'll be dead : battering & how to stop it. Boston : Beacon Press ISBN 978-0-8070-6789-5. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  78. (Ingelesez) "Overview: the "wife-beater's wife" reconsidered". American Journal of Psychiatry, 137 (11) or. ISBN 7435666..
  79. (Ingelesez) "Overview: the "wife-beater's wife" reconsidered", in Rieker PP, Carmen E (eds.), The gender gap in psychotherapy social realities and psychological processes. Boston, Massachusetts, 213–236 or..
  80. (Ingelesez) Sanghani, Radhika. (2018-11-16). «How can you tell whether you are a victim of coercive control? Here are the signs» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  81. (Ingelesez) «Sentences for coercive control must reflect the severity of the crime» web.archive.org 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  82. a b c d (Ingelesez) "Development of the scale of economic abuse". Violence Against Women, 14 (5) or. ISBN 36997173..
  83. a b c (Ingelesez) "Power and control dynamics in prestalking and stalking situations".. Journal of Family Violence., 18 (4) or. ISBN 38354784..
  84. a b (Ingelesez) "Organizing for economic empowerment of battered women: women's savings accounts". Journal of Community Practice, 14 (3) or. ISBN 38354784..
  85. (Ingelesez) «About Family Violence» web.archive.org 2015-09-12 (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).
  86. (Ingelesez) "Economic abuse". .
  87. (Ingelesez) Ackerson, Leland K.; Subramanian, S. V.. (2008-05-15). «Domestic violence and chronic malnutrition among women and children in India» American Journal of Epidemiology 167 (10): 1188–1196.  doi:10.1093/aje/kwn049. ISSN 1476-6256. PMID 18367471. PMC 2789268. (Noiz kontsultatua: 2025-04-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]