Ipar Amerika
![]() | |
Azalera | 24.709.000 km² |
---|---|
Biztanleria | 528.720.588 (2008, 4.a) |
Biztanle-dentsitatea | 22,9 bizt/km² |
Jentilizio | iparamerikar |
Herrialdeak | 23 |
Hizkuntzak | ingeles, gaztelania, frantses eta besteak |
Ordu-eremuak | UTC-10-UTC |
Hiri nagusiak | Mexiko Hiria, New York, Los Angeles, Toronto, Chicago |

Ipar Amerika[1] kontinente bat da. Osorik ipar hemisferioaren barruan eta ia dena mendebaldeko hemisferioaren barruan dago. Amerikako iparraldeko azpikontinentetzat ere deskriba daiteke[2][3] zazpi kontinente baino gutxiago erabiltzen dituzten ereduetan. Mugakide ditu: iparraldean, Ozeano Artikoa; ekialdean, Ozeano Atlantikoa; mendebaldean, Ozeano Barea, eta, hegoaldean, Hego Amerika eta Karibe itsasoa.
Ipar Amerikak 24.709.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, lur lehorraren azaleraren % 16,5 eta Lurraren azalera osoaren % 4,8 inguru. Ipar Amerika hirugarren kontinenterik handiena da, Asiaren eta Afrikaren ondoren[4], eta, laugarrena, biztanleriari dagokionez, Asia, Afrika eta Europaren ondoren[5]. 2013an, ia 579 milioi pertsona bizi ziren bertan, 23 estatu independenteetan, edo munduko biztanleriaren % 7,5 inguru, hurbileko uharteak barne (batez ere Karibe inguruan).
Ipar Amerikara, azken glaziazioan iritsi ziren lehen giza populazioak, Beringeko lurreko zubia pasatzean duela 40.000 eta 17.000 urte inguru. Paleoindiar garaiak duela 10.000 urte arte iraun zuela uste da (garai arkaiko edo mesoindiarraren hasiera). Aro Klasikoa, gutxi gorabehera, VI. eta XIII. mendeen artean hedatzen da. Kolonaurreko aroa 1492an amaitu zen, Atlantikoaren zeharreko migrazioaren hasierarekin, Europako kolonoen etorrerarekin aurkikuntzen aroan eta Aro Moderno goiztiarrean. Egungo patroi kultural eta etnikoek Europako kolonoen, herri indigenen, Afrikako esklaboen eta haien ondorengoen arteko elkarrekintzak islatzen dituzte.
Amerikako kolonizazio europarraren ondorioz, iparramerikar gehienek Europako hizkuntzak hitz egiten dituzte, hala nola ingelesa, gaztelania edo frantsesa, eta beren estatuetako kulturek mendebaldeko tradizioak islatu ohi dituzte.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Waldseemüller eta Matthias Ringmann kartografo alemaniarrek Ameriko Vespuzio italiar esploratzailearen izena eman zioten Amerika kontinenteari[6]. Vespucciok Hego Amerika esploratu zuen 1497 eta 1502 urteen artean, eta Amerikak, europarrentzat, ezezaguna zen lur-masa bat irudikatzen zuela iradoki zuen lehen europarra izan zen. 1507an, Waldseemüllerrek munduko mapa bat argitaratu zuen, eta Amerika hitza egungo Hego Amerikako kontinentean kokatu zuen[7]. Gaur egungo Mexikotik iparraldera zegoen kontinenteari, Parias deitzen zitzaion orduan[8]. 1553an Petrus Apianusek argitaratutako munduko mapa batean[9], Ipar Amerikari Baccalearum deitu zitzaion, Bakailao arrainen erreinua esan nahi duena, ekialdeko itsasertzean bakailaoaren ugaritasunari erreferentzia eginez[10].
Waldseemüllerrek Vespuccio izenaren bertsio latinizatua erabili zuen, Americus Vespucius, Amerika forma femeninoan ezarriz eta Europa, Asia, eta Afrika adibideei jarraituz. Americus Erdi Aroko latinezko Emericus-etik eratorri zen (esaterako, Hungariako San Emeriko), antzinako goi-alemaneko Emmerich izenetik eratorria. Geroago, Amerika izena Ipar Amerikara zabaldu zuten mapa egileek.
1538an, Gerardus Mercatorrek Amerika terminoa erabili zuen bere mendebaldeko hemisferio osoko munduko mapan[11]. 1569ko ondorengo mapan, Mercatorrek Ipar Amerikari America sive India Nova (Amerika edo India Berria) deitu zion[12].
Espainiar Inperioak Indiak deitu zien Ipar eta Hego Amerikako bere lurraldeei, eta eskualdea ikuskatzen zuen estatu-organoa Indietako Kontseilua zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonaurreko garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako herri indigenek sorkuntza mito asko dituzte, eta, horietan oinarrituta, baieztatzen dute Lurrean presente egon direla sortu zenetik[13], baina ez dago frogarik gizakiek han eboluzionatu zutenik[14]. Antzinako asiarrenak izan zirela Ameriketako hasierako asentamenduaren zehaztasunak etengabeko ikerketa eta eztabaidaren mende daude[15]. Teoria tradizionala izan da ehiztariak duela 27.000-14.000 urte sartu zirela Bering lur-zubira, Siberia ekialdearen eta gaur egungo Alaskaren artean[16] [17][Oh 1]. Gero eta gehiago onartzen ari den ikuspuntu bat da Amerikako lehen biztanleak Beringiatik nabigatu zutela duela 13.000 urte inguru[19], eta asko zabaldu zirela azken glaziazio garaiaren amaieran, maximo glaziar berantiarra esaten zaion garaian, duela 12.500 urte inguru[20]. Ipar Amerikako petroglifo zaharrenak duela 15.000 eta 10.000 urte bitartekoak dira[21][Oh 2]. Ikerketa genetikoak eta antropologiak adierazten dituzte Asiatik Bering itsasartearen bidez Holozeno goiztiar-ertainean gertatutako migrazio-uhin gehigarriak izan zirela[23][24][25].
Esploratzaile eta kolono europarrak Ipar Amerikara iritsi aurretik, Ipar Amerikako biztanleak gizarte-talde desberdinetan banaturik zeuden, familia gutxi batzuetako talde txikietatik hasita inperio handietaraino. Hainbat kultura-eremutan bizi ziren, gutxi gorabehera eremu geografiko eta biologikoei dagozkienak eta bertan bizi ziren indigenen kultura eta bizimodu adierazgarriak definitzen zituztenak, Ordoki Handietako bisonte ehiztari eta Mesoamerikako nekazariak barne. Talde autoktonoak ere hizkuntza-familien arabera sailkatzen dira, Atabaskera eta Uto-azteka hizkuntzak ere biltzen zituena. Antzeko hizkuntzak zituzten herri indigenek, hala ere, ez zuten beti kultura material bera partekatzen, eta ez ziren, halabeharrez, beti aliatuak izaten. Antropologoek espekulatzen dute Artiko garaiko inuitak beste talde batzuk baino askoz beranduago iritsi zirela Ipar Amerikara, agerian geratzen dena erregistro arkeologikotik Dorset kulturako artefaktuak desagertzean eta Thule kulturak ordezkatzean.
Kontinenteko jatorrizkoen finkatzearen milaka urteetan, kulturak aldatu, eta eraldatu ziren. Aurkitu den zaharrenetako bat Clovis kultura da (K.a. 9550–9050), gaur egungo Mexiko Berrian[22]. Ondorengo taldeen artean, mississippiar kultura eta lotutako muino egile kulturak dira, Mississippi ibaiaren haranean eta gaur egun Lau Izkinak denaren herri kulturan aurkitua. Ipar Amerikako talde kultural hegoaldekoenak izan ziren gaur egun mundu osoan erabiltzen diren labore arrunt askoren etxekotzearen arduradunak, hala nola tomateak, kuia eta artoa. Hegoaldeko nekazaritzaren garapenaren ondorioz, beste hainbat aurrerapen kultural sortu ziren bertan. Maiek idazketa-sistema bat garatu zuten; piramide eta tenplu izugarriak eraiki zituzten; egutegi konplexua zuten, eta, K.o. 400. urte inguruan, zero kontzeptua garatu zuten[26].
Ipar Amerikari buruz erregistratutako lehen europar erreferentziak Europa iparraldeko sagetan (istorioak) daude, non Vinland izenez aipatzen den[27]. Europako edozein kulturak Ipar Amerika kontinentalarekin kolonaurreko ozeano arteko kontaktuaren lehen instantzia egiaztagarria K.o. 1000. urtearen inguruan datatu da[28]. Gunea, Ternua eta Labrador izeneko uhartearen iparraldereneko muturrean kokatua, eskandinaviarren kokalekuaren froga garbiak eman ditu[29]. Leif Erikson (970–1020) esploratzaile ipartarrak eremuan egon zela uste da[31]. Erikson izan zen kontinenteko (Groenlandia alde batera utzita) lurra zapaldu zuen lehen europarra[32][33].
Espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean, Maien kulturak Mexiko hegoaldean eta Guatemalan bizirik jarraitzen zuen, baina inguruko nagusitasun politikoa Inperio Aztekara aldatua zen, zeinaren hiriburua, Tenochtitlan, iparralderago baitzegoen Mexikoko haranean. Aztekak 1521ean konkistatu zituen Hernán Cortések[34].
1492an, espainiarrak kontinentera heldu zirenean, historia goitik-behera aldatu zen. Espainiak azteka inperioa suntsitu zuen, eta Erresuma Batuak eta Frantziak iparralderantz jo zuten 300 urte iraungo zuten koloniak sortzeko.
Hondorengo harremanak (1492-1910)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntzaren garaia deiturikoan, europarrek atzerria arakatu zuten, eta Ipar Amerikako hainbat leku erreklamatu zituzten, nahiz horietako askotan, dagoeneko, herri indigenak bizi ziren. Europarrak Mundu Berrira iritsi zirenean, herri indigenek askotariko erreakzioak izan zituzten: jakin-mina, merkataritza, lankidetza, etsipena edota erresistentzia. Populazio indigena nabarmen jaitsi zen europarrak iritsi ondoren, batez ere Eurasiako gaixotasunak sartu zirelako, hala nola baztanga (herri indigenek ez baitzuten haren aurkako immunitaterik) eta europarrekin izandako gatazka bortitzen ondorioz[35]. Kultura indigena nabarmen aldatu zen, baita haien talde politiko eta kulturalekiko kidetza ere. Hainbat talde linguistiko hil ziren, eta beste batzuk azkar aldatu ziren.
Ipar Amerikako hego-ekialdeko itsasertzean, Juan Ponce de León esploratzaile espainiarrak, Kolonen bigarren bidaian lagundu zuenak, 1513an, Florida bisitatu, eta izena ezarri zion[36]. Garai koloniala garatu ahala, Espainiak, Ingalaterrak eta Frantziak lurralde zabalak eskuratu, eta aldarrikatu zituzten Ipar Amerikako ekialdeko eta hegoaldeko itsasertzetan. Espainiak Hispaniola eta Kuba uharte karibetarretan kokagune iraunkorrak ezarri zituen 1490eko hamarkadan hiriak eraikiz; bertako herri indigenek lanean jarri zituen kolono espainiarrentzako, hala uztak hazi eta urrea bilatzen zuten espainiarrak aberasteko. Bertako biztanleriaren zati handi bat gaixotasunagatik eta gehiegizko lanagatik hil zen, espainiarrak lur eta herri berriak erreklamatzera bultzatuz. Hernán Cortés kolono espainiarraren agindupeko espedizio batek, 1519an, mendebalderantz nabigatu zuen, Mexikoko lur kontinentalera iritsi arte. Bertako aliatu indigena batzuekin, 1521ean, espainiarrek Azteka inperioa konkistatu zuten Mexiko erdialdean. Geroago, Espainiak hiri iraunkorrak ezarri zituen Mexikon, Erdialdeko Amerikan, eta Espainiako Hego Amerikan XVI. mendean. Behin espainiarrek azteken eta inken goi zibilizazioa konkistatu ondoren, Karibea espainiar inperioaren urmael bat izan zen.
Europako beste potentzia batzuk Espainiak erreklamatutako eremuetan muturra sartzen hasi ziren, Karibeko uharteak barne. Frantziak Hispaniolaren mendebaldeko erdia hartu zuen, eta Saint-Domingue kolonia gisa garatu zuen kanabera-azukrea ekoizteko esklabo beltzek landuta. Britainia Handiak Barbados eta Jamaika hartu zituen, eta herbeheretarrek eta daniarrek aurretik Espainiak aldarrikatutako uharteak hartu zituzten. Britainia Handia ez zen Ipar Amerikako kontinentean finkatzen hasi Espainiako lehen asentamenduen ehun urte geroago arte, lehenik hurbileko Irlanda kontrolatzen saiatu baitzen.
Ingelesen kokapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterraren lehen kokaleku iraunkorra Jamestown (Virginia) izan zen, 1607an; haren ondoren, ekialdeko itsasbazterreko establezimendu kolonial gehigarriak ezarri zituzten, egungo Georgiatik, hegoalderantz, Massachusettseraino, iparralderantz, horrela Amerika britainiarreko hamahiru koloniak eratuz. Ingelesek ez zuten kokalekurik ezarri San Laurendi haranaren iparraldean edo ekialdean (egungo Kanada) Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra amaitu ondoren arte. Britainiarrek gaur egungo Kanadan izan zituen lehen kokalekuak Saint John's (Ternua eta Labrador) 1630ean eta Halifax, Eskozia Berria 1749an izan ziren. Frantziaren lehen kokaleku iraunkorra Quebec hiria izan zen, Quebecen, 1608an ezarria.
Zazpi urteko gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urteko gerran britainiarrek lortutako garaipenarekin, 1763an, Frantziak Britainia Handiari utzi zizkion Mississippi ibaitik ekialdera zeuden Ipar Amerikako lurraldeei buruz zituen aldarrikapenak. Espainiak, berriz, Mississippitik mendebaldera zeuden lurraldeekiko eskubideak irabazi zituen, garaian Espainiaren eta Britainia Handiaren lurralde-aldarrikapenen arteko muga zirenak. Frantziar kolonoek, Ipar Amerikan hainbat belaunalditan esperientzia zutenak, Illinois eskualdean kokatu ziren, Mississippi ibaiez migratuz Espainia ez zegoen eskualdeetara, non Mexikoko golkoaren inguruan Louisianako euren antzinako kokaleku frantsesak aprobetxatu ahal izan zituzten. Lehen kolono frantses horiek erdialdeko mendebaldeko tribu indigenekin elkartu ziren, eta beren arbaso mistoen ondorengoek mendebalderantz hedatzeari ekin zioten, Ozeano Bareraino, gaur egungo Estatu Batuetako mendebaldeko itsasertzean.
1776an, Estatu Batuek Europaren boterepean egoteari uko egin ziotenean, eskualdeko beste herriek hasitako ibilbidea jarraitu zuten (adibidez, Mexiko 1810ean). Hortik hasi zen egun azpi-kontinentea munduko posturik aurreratuenean jarri duen bilakabide hedakorra.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografia fisikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika Amerika kontinentearen iparraldeko aldean kokatzen da. Hego Amerikarekin duen muga eztabaidatsua da oso: Batzuen ustez, Kolonbia eta Panama arteko mugan dago; beste batzuek, berriz, Panamako kanalean dagoela diote, eta badaude Mexikoko Tehuantepeceko istmoan dagoela esaten dutenak, Erdialdeko Amerika bananduz.
Kostaldea luzea eta irregularra da. Tartean, Mexikoko Golkoa, Hudsoneko badia, San Laurendi golkoa eta Kaliforniako golkoa daude.
Baditu uharte asko ere: Uhartedi Artikoa, Antilla Handiak eta Antilla Txikiak, Alexander uhartedia, Aleutiar uharteak, Groenlandia, eta abar nagusiak izaki. Bermudak, geografikoki, ez daude Ipar Amerikan.
Giza-geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerikako hizkuntza nagusiak ingelesa, gaztelania eta frantsesa dira. Anglo-amerika Amerikako herrialde anglofonoak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Estatu Batuak, Kanada, Belize eta zenbait Karibe uharte. Latinoamerika, berriz, Amerikako herrialde latinetiko hizkuntzan aritzen direnak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Erdialdeko Amerikako gehiena, Mexiko eta Karibe uharte asko, Hego Amerikarekin batera. Lurralde frankofonoak Ipar Amerikan dira: Kanada, Frantziar Antillak, Saint-Pierre eta Mikelune, AEBko Louisiana eta Haiti..
Kulturalki, hizkuntza muga handia da. Anglo-amerikako kultura eta Latinoamerikakoa ezberdinak dira oso.
Ekonomikoki, Kanada eta Estatu Batuak aurreratuenak dira, Mexiko garapen-bidean dagoen herrialde bakarra izaki. Eskualdean, badaude erakunde amankomunak, adibidez Caribbean Community and Common Market (CARICOM), edo North American Free Trade Agreement (NAFTA).
Demografikoki, Ipar Amerika mestizoa da.
Estatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde edo herrialdearen izena eta bandera |
Azalera (km²) |
Populazioa (2005-07-01 zenbatetsia.) |
Dentsitatea ( /km²) |
Hiriburua |
---|---|---|---|---|
![]() |
102 | 13,254 | 129.9 | The Valley |
![]() |
443 | 68,722 | 155.1 | St. John's |
![]() |
193 | 71,566 | 370.8 | Oranjestad |
![]() |
13,940 | 301,790 | 21.6 | Nassau |
![]() |
431 | 279,254 | 647.9 | Bridgetown |
![]() |
22,966 | 279,457 | 12.2 | Belmopan |
![]() |
53 | 65,365 | 1,233.3 | Hamilton |
![]() |
153 | 108.708 | 308,8 | Road Town |
![]() |
352 | 22,643 | 148.0 | Charlotte Amalie |
![]() |
9,984,670 | 32,805,041 | 3.3 | Ottawa |
![]() |
262 | 44,270 | 169.0 | George Town |
![]() |
51,100 | 4,016,173 | 78.6 | San Jose |
![]() |
110,860 | 11,346,670 | 102.4 | Habana |
![]() |
754 | 69,029 | 91.6 | Roseau |
![]() |
48,730 | 8,950,034 | 183.7 | Santo Domingo |
![]() |
21,040 | 6,704,932 | 318.7 | San Salvador |
![]() |
2,166,086 | 56,375 | 0.026 | Nuuk |
![]() |
344 | 89,502 | 260.2 | St. George's |
![]() |
1,780 | 448,713 | 252.1 | Basse-Terre |
![]() |
108,890 | 14,655,189 | 134.6 | Guatemala Hiria |
![]() |
27,750 | 8,121,622 | 292.7 | Port-au-Prince |
![]() |
112,090 | 6,975,204 | 62.2 | Tegucigalpa |
![]() |
10,991 | 2,731,832 | 248.6 | Kingston |
![]() |
1,100 | 432,900 | 393.5 | Fort-de-France |
![]() |
1,972,550 | 106,202,903 | 53.8 | Mexiko Hiria |
![]() |
102 | 9,341 | 91.6 | Plymouth; Brades |
![]() |
960 | 219,958 | 229.1 | Willemstad |
![]() |
129,494 | 5,465,100 | 42.2 | Managua |
![]() |
52,853 | 2,498,717 | 47.3 | Panama Hiria |
![]() |
9,104 | 3,916,632 | 430.2 | San Juan |
![]() |
261 | 38,958 | 149.3 | Basseterre |
![]() |
616 | 166,312 | 270.0 | Castries |
![]() |
242 | 7,012 | 29.0 | Saint-Pierre |
![]() |
389 | 117,534 | 302.1 | Kingstown |
![]() |
5,128 | 1,088,644 | 212.3 | Port of Spain |
![]() |
430 | 20,556 | 47.8 | Cockburn |
![]() |
9,629,091 | 295,734,134 | 30.7 | Washington Hiria |
Total | 24,486,305 | 514,144,046 | 21.0 |
Diasporak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ondoz ondoko izotz aroetan ozeanoak atzera egin izanak aukera eman zien migratzaileei Bering lurreko zubia zeharkatzeko duela 40.000 urte arte[18]
- ↑ Erabakigarria ez den arren, Hego Amerikako harkaitz-pintura batzuk duela 25.000 urte datatu dira[22]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
- ↑ (Ingelesez) «North America | Countries, Regions, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «Continent Map | Map of Continents | Continent Size, Populations, Number of Countries - Worldatlas.com» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «North America Landforms and Land Statistics - North America Landforms, Land Statistics» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «North America Facts, Capital Cities, Currency, Flag, Language, Landforms, Land Statistics, Largest Cities, Population, Statehood, Symbols» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ «Amerigo Vespucci» Encyclopædia Britannica jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-10) (Noiz kontsultatua: 2011-07-07).
- ↑ Herbermann, Charles George, ed. The Cosmographiæ Introductio of Martin Waldseemüller in Facsimile. New York: The United States Catholic Historical Society, 9 or.
Aipua: «Txantiloi:Langx». - ↑ (Ingelesez) Arbuckle, Alex. (2016-12-24). «This 509-year-old map contains the first known use of the word 'America' — but not where you may think» Mashable jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-05-26) (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ Apianus, Petrus. (1553). English: 1553 world map – Charta Cosmographica, Cum Ventorum Propria Natura et Operatione. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-07-09) (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
- ↑ (Ingelesez) «Charta Cosmographica, Cum Ventorum Propria Natura et Operatione» Barry Lawrence Ruderman Map Collection – Spotlight at Stanford (Stanford, California: Stanford University) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-03-26) (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
- ↑ Cohen, Jonathan. The Naming of America: Fragments We've Shored Against Ourselves. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-08-15) (Noiz kontsultatua: 2014-02-03).
- ↑ «Mercator 1587 | Envisioning the World | The First Printed Maps» lib-dbserver.princeton.edu jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-09-12) (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).
- ↑ Curtin, Jeremiah. (2014). Creation Myths of Primitive America. Jazzybee Verlag, 2 or. ISBN 978-3-8496-4454-3. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-02-09) (Noiz kontsultatua: 2015-11-22).
- ↑ Krensky, Stephen. (1987). Who Really Discovered America?. Scholastic Inc., 13 or. ISBN 978-0-590-40854-7..
- ↑ White, Phillip M.. (2006). American Indian chronology: chronologies of the American mosaic. Greenwood Publishing Group, 1 or. ISBN 978-0-313-33820-5. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-11) (Noiz kontsultatua: 2011-11-29).
- ↑ Haviland, William; Prins, Harald; Walrath, Dana; McBride, Bunny. (2013). Anthropology: The Human Challenge. Cengage Learning, 219, 220 or. ISBN 978-1-285-67758-3. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-07-07) (Noiz kontsultatua: 2015-11-22).
- ↑ Sonneborn, Liz. (2007-01). Chronology of American Indian History. Infobase Publishing, 3 or. ISBN 978-0-8160-6770-1. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-03) (Noiz kontsultatua: 2011-11-29).
- ↑ Krensky, Stephen. (1987). Who Really Discovered America?. Scholastic Inc., 11, 13 or. ISBN 978-0-590-40854-7..
- ↑ Wade, Lizzie. (2017-08-10). «Most archaeologists think the first Americans arrived by boat. Now, they're beginning to prove it» Science doi: . jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-01-31) (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
- ↑ Pauketat, Timothy R.. (2012-02-23). The Oxford Handbook of North American Archaeology. OUP US, 96 or. ISBN 978-0-19-538011-8..
- ↑ Shogren, Elizabeth. (2013-08-16). «N. America's Oldest Known Petroglyphs Discovered In Nevada» NPR jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-08-05) (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
- ↑ a b Nash, George. (2011). «America's Oldest Art – The Rock Art of Serra da Capivara» Bradshaw Foundation jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-24) (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
- ↑ Skoglund, P.; Mallick, S.; Bortolini, M. C.; Chennagiri, N.; Hünemeier, T.; Petzl-Erler, M. L.; Salzano, F. M.; Patterson, N. et al.. (2015-07-21). «Genetic evidence for two founding populations of the Americas» Nature 525 (7567): 104–8. doi: . PMID 26196601. Bibcode: 2015Natur.525..104S..
- ↑ Bellwood, Peter; Ness, Immanuel. (2014). The Global Prehistory of Human Migration. John Wiley & Sons, 194 or. ISBN 978-1-118-97059-1. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-02-07) (Noiz kontsultatua: 2015-11-22).
- ↑ Krensky, Stephen. (1987). Who Really Discovered America?. Scholastic Inc., 17–27 or. ISBN 978-0-590-40854-7..
- ↑ Kaplan, Robert. (2007-01-16). «What is the origin of zero? How did we indicate nothingness before zero?» Scientific American jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-03-19) (Noiz kontsultatua: 2008-02-19).
- ↑ Groeneveld, Emma. «Vinland» World History Encyclopedia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-04-20) (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
- ↑ Cordell, Linda S.; Lightfoot, Kent; McManamon, Francis; Milner, George. (2009). «L'Anse aux Meadows National Historic Site» Archaeology in America: An Encyclopedia (ABC-CLIO): 82. ISBN 978-0-313-02189-3. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-12-30) (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
- ↑ H. Ingstad and A. Stine Ingstad, The Viking Discovery of America (2000), p. 141.
- ↑ Wernick, Robert. (1979). The Vikings. Alexandria, VA: Time-Life Books, 149–151 or. ISBN 0-8094-2709-5..
- ↑ Eriksonek arakatu zituen guneen deskribapenak badirudi Baffin uharteari (Porcupine lurmuturreko Labrador itsasertzari) eta Belle Isleri eta herrialdeari Vinland (ardoaren lurra) izena jartzera eraman zuen gune bati dagozkiola[30]
- ↑ Little, Becky. (2015-10-11). «Why Do We Celebrate Columbus Day and Not Leif Erikson Day?» National Geographic jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-03-28) (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- ↑ «History – Leif Erikson» BBC jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-20) (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ Bernard Grunberg, "La folle aventure d'Hernan Cortés", in L'Histoire n°322, July–August 2007 Txantiloi:Incomplete short citation
- ↑ Massimo Livi Bacci, Malden. (2001). A Concise History of World Population: An Introduction to Population Processes. (3. ed.. argitaraldia) Massachusetts: Blackwell Publishing, 42–46 or. ISBN 978-0-631-22335-1..
- ↑ Bergreen, Lawrence. (2011). Columbus: The Four Voyages, 1493–1504. Penguin Group US, 127 or. ISBN 978-1-101-54432-7. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-12-17) (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
Irakurketa gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gould, E.; Mapp, P.; Pestana, C. G.. (2022). The Cambridge History of America and the World: Volume 1, 1500–1820. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-31781-8..
- McIlwraith, T. F.; Muller, E. K.; Conzen, M. P.; DeVorsey, L.; Earle, C.; Grim, R. E.; Groves, P. A.; Guelke, J. K. et al.. (2001). North America: The Historical Geography of a Changing Continent. Rowman & Littlefield ISBN 978-1-4616-3960-2..
- Berndl, K.; National Geographic Society (U.S.). (2005). National Geographic Visual History of the World. National Geographic Society ISBN 978-0-7922-3695-5..
- Axtell, J.. (1988). After Columbus: Essays in the Ethnohistory of Colonial North America. Oxford University Press ISBN 978-0-19-802206-0..
- Kehoe, A. B.. (2016). North America before the European Invasions. Taylor & Francis ISBN 978-1-317-49544-4..
- Haines, M. R.; Steckel, R. H.. (2000). A Population History of North America. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-49666-7..
- Kruer, M.. (2022). Time of Anarchy: Indigenous Power and the Crisis of Colonialism in Early America. Harvard University Press ISBN 978-0-674-26956-9..
- Axtell, J.. (1981). The European and the Indian: Essays in the Ethnohistory of Colonial North America. Oxford University Press ISBN 978-0-19-502904-8..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() Afrika-Eurasia |
![]() Amerika |
![]() Eurasia |
![]() Ozeania | ||||||||||||||||||||||||
![]() Afrika |
![]() Antartika |
![]() Asia |
![]() Ozeania |
![]() Ipar Amerika |
![]() Hego Amerika | ||||||||||||||||||||||
Gondwana • Laurasia • Pangea • Pannotia • Rodinia • Columbia • Kenorland • Nena • Sclavia • Ur • Vaalbara | |||||||||||||||||||||||||||
Beste kontinente prehistorikoak Amazonia • Arktika • Asiamerika • Atlantika • Avalonia • Baltika • Cimmeria • Kongoko kratoia • Euramerika • Kalaharia • Kazakhstania • Laurentia • Ipar Txina • Siberia • Hego Txina • Ekialdeko Antartika • Pampia • Cuyania • Chilenia • | |||||||||||||||||||||||||||
Kontinente mitiko eta teorizatuak Atlantida • Kumari Kandam • Lemuria • Meropis • Mu • Hiperborea • Terra Australis • Zeelandia | |||||||||||||||||||||||||||
Hondoraturiko kontinenteak | |||||||||||||||||||||||||||
Etorkizuneko kontinente posibleak Neopangea • Amasia • Novopangaea • Aurica | |||||||||||||||||||||||||||
Azpikontinenteak Arabiar Penintsula • Madagaskar plaka • Indiako azpikontinentea |